2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

EUSKARA

 :-)
"Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara."

2014(e)ko azaroaren 18(a), asteartea

2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

IRAKASLE TXARRA IZATEKO AHOLKU BATZUK


(Jose Manuel Sanchez Galan-en "Cómo ser mal profesor" delakoaren idazlanatik egindako sintesia)

Ikasleen parte-hartze mugatu:
  • Guztientzako azalpenak eman (klase magistralak).
  • Erantzun bakarreko galderak erabili. " Bai/Ez" modukoak aproposenak dira; edo, erantzun zehatza eskatzen dutenak.
  • Berehala erantzutea eskatu. Denbora luzez haurnasketa egiten ez daitezen egon  . 
  • Giro inhibitzaile sortu. Hobe "Gaur hitzengigo dizuet... " "Gaur hitzegingo dugu..." baino. Irakasleak dakien guztia kontatu behar du eta.
  • Okerreko erantzunak besteen aurrean barregarri utzi.
  • Ikasleak ebaluazio prozesutik at utzi. Azken nota balioa duen bakarra  da (jarrera, esfortsua, prozesua, etabar... txorrakeriak besterik ez dira).
  • Gelaren  antolaketa, arauak eta txukuntasuna zuk erabaki. Poterea zeinen eskuetan dagoen argi gera dadin.
  • Bakarkako lana erabili. Horrela erantzunak ematerakoan arrakasta beti ikasle berdinek lortuko dute.
  • Role playing ez praktikatu. Irakasleak esaten duena egi borobila da.
  • Testu-liburua gelako "Biblia" izan. Ikasleak gauza bera eta momentu berean egiteko tresnarik egokiena da.
  • Arbela digitala, tablet, ordenagailuak, e.a. (IKT) ahalik eta gutxien erabili. Ikasleek zu baino gehiago dakitela saihesteko.
Ikasleen autoestimua suntsitzeko:

  • Lehiakortasuna bultzatu. Ikasleek "aurreratuenak" eskertuko dizute.
  • Gelan ikasleen porrotak  ezagutzera eman.
  • Huts egitearen beldurra ezarri. Horrela zenbait ikaslek erantzuna jakin arren ez dute esango; "onak" direnak, ostera ere, protagonistak izango dira .
  • Emaitzei garrantzi eman eta jarrera kontuan ez izan. Zurekiko menpekotasuna gero eta handiagoa izango da.
  • Ezagupen maila ebaluatu eta prozesuari garrantzirik ez eman. 
  • Ikasleak etiketatu. Aukera anitza da: alferra, burugogorra, lotsagabea, dislexikoa, TDA, TDA+H, abulikoa, etabar luze bat.
  • Portaerak kontrolatzeko zigorra erabili. Zigorrari beldurragatik arazo kopurua gutxitzen joando da baita ustekabeko gertakizunak ere.
  • Emaitza txarrak ikasleen erruz dira. Interesik falta, lan gutxi...
  • Ordena eta diziplina ezarri. Ekintza dibertigarriak kontrolaezinak dira.
  • Ikaslearekiko distantzia mantendu. Irakasle eta ikaslea ez dira berdinak; bata bestearen menpean dago.

Gelako espazioa alperrik galdu:

  • Banakako idazmahaiak erabili eta arbelari begira jarri. ikasleen ikus-eremua irakaslea, arbela eta lagunaren lepoa izan behar da.
  • Ikaste-eremu bakarra gela izan. Liburutegia, patioa, auzoa, etabarreko lekuak oso arrizkutsuak dira.
  • Gelako altzairuak eta materiala kontrolatu eta zure gustura antolatu. Zure klasea da eta.
  • Apaindura urria eta estimulurik gabekoa erabili. Gela ez da leku dibertigarria izan behar.
  • Gela espazio bakarreko lekua bezala erabili. Txoko desberdinak apaintzeak diziplina arazoak ekarriko lizkizuke.
  • Ikasle bakoitzak bere materiala izango du. Hogeita bost ikasle badira... hogeitabost hiztegi, hogeitabost rotulki kutxa,  hogeitabost erregela...
  • Errekurtso nagusiak papera, arkatza, borragoma, arbela eta klariona dira. Honekin, irakasteko material  soberan daukazu. Ordenagailrik ez, jakina.