2013(e)ko urriaren 17(a), osteguna

ESKEMAK






GILTZEDUN ESKEMAK
Bizitzaren  zehar informazioaren trataerari eta antolaketari  gogor ekin ostean ondoko hausnarketa egiten dut : “Giltzedun eskemak egokiak ote dira?”  Nire ustez, ez. Eskema mota honek ikaste prozesua, oztopatzen du…

Eskema bera egitea  aspergarria,  amaiezina eta desatsegina da; horrez gain, arazoak sortarazten ditu; hala nola:
Hitz nagusiak beste hitz batzuen artean galtzen dira eta asoziazioak zein erlazioak egitea zailegia izaten da.
Monotonia da nagusi. Normalean kolore batekoak eta estruktura berekoak  dira.
Egite prozesuak denbora luze eskatzen du; gehienetan esanguratsuak ez diren konzeptuak idazten direlarik.
Aipaturiko asoziazioak egin ahal izateko pentsamendu sortzaileaz adierazitako  ideiak agertu behar dira, bestela oroimen- gaitasuna dexente jeitsiko da. Gure zerebroan martxan jartzen diren funtzio kognitiboak  moteltzen dira.

Ikaste-tresna bezala erabiltzearen ondorioak latzak dira:
Konzentrazio-gaitasunaren galera.
Frustazioa. Denbora galtzearen sentsazioa.
Autoestimuaren jeitsiera.
Apatia, bertan behera uztea. Interesa galdu.
Aspertzea.
  Etabar luze bat.

iruzkinik ez: