2014(e)ko abendua 16, asteartea

IRAKASLEAREN DEKALOGOA



(30-9-98. Nélida Zaitegi)
1- Nire lanak bakarrik du zentzua berari esker nire ikasleek, denak eta bakoitzak, gizakiagoak egiten badira gizatasuna garatzen duten heinean (gizaki izateak zera esan nahi du: JAKITEA –norberaren ezagutza eraikitzea; EGITEN JAKITEA –ezagutzaren erabilgarritasun praktikoa; IZATEA –autojakintza, autoerregulazioa, autonomia; eta ELKARBIZITZEA –zaintzaren etika, enpatia, komunikaziorako gaitasunak, gatazken eraldaketa…)
Mi trabajo sólo tiene sentido si gracias a él mi alumnos y alumnas, todos y cada uno/a, se hacen más personas. (Ser persona implica: SABER construir su propio conocimiento; SABER HACER utilidad práctica del conocimiento; SER autoconocimiento, autorregulación, autonomía; y CONVIVIR ética del cuidado, empatía, competencias comunicativas, transformación de conflictos, …)
My work as a teacher only has meaning if each and every one of my students become PERSONS. To be a person implies KNOWING (building one`s own knowledge), KNOWING HOW (utilizing one`s knowledge), MATURING (self-knowledge, self-control, autonomy) and CO-EXISTING (ethics, empathy, communication, resolutions of conflicts…)
2- Entrenatzailea naiz, badakit nola jokatzen den baina nik ez dut jokatzen. Beraiek dira jokatu behar dutenak eta ni beraiei laguntzeko nago. Beraien zerbitzura nago beti eta nire ikasleen jarraitzaile sutsua naiz.
Soy un entrenador/a, sé como se juega, pero yo no juego: Son ellos y ellas quienes han de jugar y yo estoy para ayudarles a  ello. Estoy siempre al servicio y soy incondicional de mis alumnos y alumnas.
As a teacher, I am a coach: “I know how to play, but I do not play”. I am there to help them. I am always unconditionally at the service of my students.
3- Ikasleekin gozatzen dut eta goza arazten ditut. Ikastea eta lan egitea ekintza atseginak dira; horiekiko gustoa eta poztasuna transmititzen diet.
Disfruto y hago disfrutar a los niños y niñas. Aprender y trabajar son dos actividades gratificantes; les transmito el gusto y la alegría de hacerlo.
As a teacher, I enjoy and I help my students to enjoy. Learning and working are two exciting activities; I transmit this satisfaction and joy to them.
4- Hitzegiten, ekiten eta pentsatzen uzten dut eta horretarako denbora ematen diet. Nire lana hortan datza, ikasleek pentsaraztea, ekitea eta hitzegitea. Horretaz gain umeek ez dute nirekin bakarrik ikasten, beraien lankideekin ere ikasten dute: lanean, pentsatzen, hitzegiten, taldekako lanak egiten.
Dejo hablar, hacer y pensar y doy tiempo para ello. Mi trabajo consiste en eso, en que piensen, hagan y hablen. Yo soy el facilitador/a de todo ello. Además los niños y niñas no aprenden sólo conmigo, también  lo hacen con sus compañeros y compañeras: trabajando, pensando, hablando, realizando proyectos en grupo.
As a teacher, my job is to be a facilitator. I let my students think, speak and do and I give them time to do this. They not only learn through me, but also through their classmates: working, thinking, talking and carrying out projects in groups.
5- Errakuntza behar beharrezkoa da, are gehiago, ikasteko aukera da arrasto baliogarria da nondik jo jakiteko eta hobetzeko. Akatsak ez ditut sekula ere zigortzen, aatik, aurrera egiten laguntzeko erabiltzen ditut.
Los errores son absolutamente necesarios, es más, son una oportunidad para aprender, son pistas valiosas para saber por dónde ir y mejorar. No penalizo nunca los errores, sino que los aprovecho para ayudarles a avanzar.
As a teacher, I know that errors are absolutely necessary: they are an opportunity to learn and improve. I do not penalize mistakes, but rather I use them to advance.
6- Ikasle bakoitza pertsona baliogarria da, horrela tratatzen ditut guztiak eta horrela erantzuten didate. Nire ustez, pertsonek beraiengandik espero denaren arabera erantzuten dute. Bakoitzarengandik hoberena espero dut eta badakit hori jasoko dudala.
Cada uno de mis alumnos y alumnas es una persona valiosa, los trato como tal y así me responden. Creo que las personas responden a lo que se espera de ellas. Espero lo mejor de cada una y sé que lo obtendré.
As a teacher, I treat my students as important persons and in this way they respond to me in kind. I expect the most from my students and I know they will achieve their goals.
7- Egin dezaketen atazak proposatzen ditut beti. Arrakasta baino gauza motibagarriagorik ez dagoela uste dut. Berau lor dezaten saiatzen naiz eta horregatik zoriontzen ditut.
Propongo siempre tareas que puedan hacer. Creo que no hay nada más motivador que el éxito. Procuro que lo alcancen y les felicito por ello.
As a teacher, I propose tasks that my students can achieve. My goal is to motivate them to be successful.
8- Ebaluatzerakoan bakoitzaren alderik onena nabarmentzen dut, beti, eta hobetzeko duten ataletan jarraibideak eskeintzen ditut. Ebaluazioa motibatzeko eta hobetzeko balio duela sinisten dut. Ume bakoitzak, nire laguntzaz, bere ikaskuntza erregulatu behar du. Nire burua ere ebaluatzen dut, eta horrela irakasle hobeagoa izaten ikasten dut.
Cuando evalúo hago patente, siempre, todo lo bueno de cada uno/a y ofrezco pautas para que mejoren en lo que necesiten hacerlo.  Creo que la evaluación ha de motivar y servir para mejorar. Cada niño y niña, con mi ayuda, tiene que regular su aprendizaje. Yo también me evalúo y con ello aprendo a ser mejor profesor/a.
As a teacher, I use assessment and evaluation in order to motivate and want this to serve for improvement. I also use assessment to underscore, a student`s positive points and offer advice to improve. I evaluate myself in order to learn to be a better teacher.
9- Konfidantza, afektua, segurantza eta elkar onarpenerako giroa sortzen dut ikasgelan.
Creo en mi clase un clima relacional basado en la confianza, el afecto, la seguridad y la aceptación mutua.
As a teacher, I create a class atmosphere based on confidence, affection, safety and above all mutual respect and acceptance.
10- Profesionala naiz, eta horregatik nire praktikaren hausnarketa egiten dut, ikertzen dut, irakurtzen dut, eta formatzen jarraitzen dut. Elkarlanean aritzen naiz eta hezkuntza komunitatean parte hartzen dut, gure ikastetxeak kalitatezko hezkuntza eskeini ahal izateko.
Soy un/a profesional, por eso, reflexiono sobre mi práctica, investigo, leo y continúo formándome. Colaboro con mis colegas y participo en la comunidad educativa para que nuestro centro ofrezca una educación de calidad.
As a teacher, I am a professional, which means I investigate, I read and I continue learning. I collaborate with colleagues and participate in my centre in order to offer quality education.

2014(e)ko abendua 14, igandea

IRAKASKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

 Hezkuntzan epe laburrean emango diren berrikuntzak zapuztuko du  institutuetan eta eskoletan dagoen sistema. Erronka honi erantzuteko prest ez dagoenak lanbidez aldatzea du aukera.
Dagoeneko proiektu eta bide berriak eraikitzen ari dira; beraz, hezkuntza sisteman aldaketa nola edo hala ezinbestekoa da.
video

http://knowledgeconstructors.es/  (+EDAD: Entorno digital de aprendizaje democrático)
http://www.eudec.org/
http://www.homeschoolingspain.com/









2014(e)ko abendua 11, osteguna

PROPOSAMEN UGARI... ESKOLA EMATEKO GARAIAN, ALDAKETA GUTXI.

 Hezkuntza sistemaren inguruan zenbait lekutan aldaketak eman dira; hemen... ez al da garaia dagoenari astindu bat emateko?

Nahiz eta  atzo goizeko ideiak ez izan...
Celestin Freinet:
Eskolak modernoa eta herrikoia izan behar du.
Eskolak aktiboa izan behar du.
Adeierazpen librea izateko gunea da.
Lanean oinarritutako pedagogia hezitzailea bultzatu behar du.
Jhon Dewey:
Eskolak errealitatearekiko lotura zuzena du.
Eskolak aktiboa izan behar du.
Eskolak gizartearen beharrei erantzuteko prest egon behar du.
Eskolan haurrek pentsatzen ikasi behar dute.
Paulo Freire: 
Eskolak kritikoak izango diren haurrak sortu nahi ditu.
Eskolak irakasle-ikasle berdintasuna bultzatzen du.
Eskolan protagonista haurra da. 
Eskolak haurraren autonomia bultzatu behar du.
Eskola denon eskola da.
Reuven Feuerstein:
Eskolak haurraren potentziala aurkitu behar du.
Eskolak gizaki askeak sortu nahi ditu. 
Gizartea eta hezkuntzarekiko partaide guztiok aldakorrak gara.
Porrot-eskolarra ez da haurraren errua.
Eskolak haurra eta estimuluen arteko interakzioa suspertu behar du.
Eskolaren metodologia "Ikaskuntz-Bitartekariaren Esperientzia" da. 
Hezkuntzaren helburua adimena garatzea da.
Howard Gardner:
Eskola ikasle gogoetatsu eta autonomoen komunitatea da.
Eskolak ikasketa sakonak bultzatzen ditu.
Eskolak pentsamendu kritikoa bultzatuko du.
Eskolak pentsamendu sortzaile bultzatuko du.
Eskolak adimen desberdinak garatuko ditu.
Eskolak banakotasuna errespetatuko du.
...
etabar luze bat.

 

Datak: 2015-ko Ekainak,29 - Uztailak, 3  -- Non: Bilbon/Euskalduna Jauregia

2014(e)ko azaroa 21, ostirala

EUSKARA

 :-)
"Kaixo, ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.
Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.
Zure ahotik atera nahi dut,  zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.
Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.
Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,
Euskara."

2014(e)ko azaroa 18, asteartea

2014(e)ko azaroa 8, larunbata

IRAKASLE TXARRA IZATEKO AHOLKU BATZUK


(Jose Manuel Sanchez Galan-en "Cómo ser mal profesor" delakoaren idazlanatik egindako sintesia)

Ikasleen parte-hartze mugatu:
  • Guztientzako azalpenak eman (klase magistralak).
  • Erantzun bakarreko galderak erabili. " Bai/Ez" modukoak aproposenak dira; edo, erantzun zehatza eskatzen dutenak.
  • Berehala erantzutea eskatu. Denbora luzez haurnasketa egiten ez daitezen egon  . 
  • Giro inhibitzaile sortu. Hobe "Gaur hitzengigo dizuet... " "Gaur hitzegingo dugu..." baino. Irakasleak dakien guztia kontatu behar du eta.
  • Okerreko erantzunak besteen aurrean barregarri utzi.
  • Ikasleak ebaluazio prozesutik at utzi. Azken nota balioa duen bakarra  da (jarrera, esfortsua, prozesua, etabar... txorrakeriak besterik ez dira).
  • Gelaren  antolaketa, arauak eta txukuntasuna zuk erabaki. Poterea zeinen eskuetan dagoen argi gera dadin.
  • Bakarkako lana erabili. Horrela erantzunak ematerakoan arrakasta beti ikasle berdinek lortuko dute.
  • Role playing ez praktikatu. Irakasleak esaten duena egi borobila da.
  • Testu-liburua gelako "Biblia" izan. Ikasleak gauza bera eta momentu berean egiteko tresnarik egokiena da.
  • Arbela digitala, tablet, ordenagailuak, e.a. (IKT) ahalik eta gutxien erabili. Ikasleek zu baino gehiago dakitela saihesteko.
Ikasleen autoestimua suntsitzeko:

  • Lehiakortasuna bultzatu. Ikasleek "aurreratuenak" eskertuko dizute.
  • Gelan ikasleen porrotak  ezagutzera eman.
  • Huts egitearen beldurra ezarri. Horrela zenbait ikaslek erantzuna jakin arren ez dute esango; "onak" direnak, ostera ere, protagonistak izango dira .
  • Emaitzei garrantzi eman eta jarrera kontuan ez izan. Zurekiko menpekotasuna gero eta handiagoa izango da.
  • Ezagupen maila ebaluatu eta prozesuari garrantzirik ez eman. 
  • Ikasleak etiketatu. Aukera anitza da: alferra, burugogorra, lotsagabea, dislexikoa, TDA, TDA+H, abulikoa, etabar luze bat.
  • Portaerak kontrolatzeko zigorra erabili. Zigorrari beldurragatik arazo kopurua gutxitzen joando da baita ustekabeko gertakizunak ere.
  • Emaitza txarrak ikasleen erruz dira. Interesik falta, lan gutxi...
  • Ordena eta diziplina ezarri. Ekintza dibertigarriak kontrolaezinak dira.
  • Ikaslearekiko distantzia mantendu. Irakasle eta ikaslea ez dira berdinak; bata bestearen menpean dago.

Gelako espazioa alperrik galdu:

  • Banakako idazmahaiak erabili eta arbelari begira jarri. ikasleen ikus-eremua irakaslea, arbela eta lagunaren lepoa izan behar da.
  • Ikaste-eremu bakarra gela izan. Liburutegia, patioa, auzoa, etabarreko lekuak oso arrizkutsuak dira.
  • Gelako altzairuak eta materiala kontrolatu eta zure gustura antolatu. Zure klasea da eta.
  • Apaindura urria eta estimulurik gabekoa erabili. Gela ez da leku dibertigarria izan behar.
  • Gela espazio bakarreko lekua bezala erabili. Txoko desberdinak apaintzeak diziplina arazoak ekarriko lizkizuke.
  • Ikasle bakoitzak bere materiala izango du. Hogeita bost ikasle badira... hogeitabost hiztegi, hogeitabost rotulki kutxa,  hogeitabost erregela...
  • Errekurtso nagusiak papera, arkatza, borragoma, arbela eta klariona dira. Honekin, irakasteko material  soberan daukazu. Ordenagailrik ez, jakina.



      

2014(e)ko urria 8, asteazkena

BARCELONA INCLUSIVA 2013 INTERNATIONAL CONGRESS

Gerardo Etxeita eta Natxo Calderon-i elkarrizketa. (Inklusibitatea dela eta ekarpen oso baliotsua)
https://vimeo.com/100085177

2014(e)ko ekaina 19, osteguna

EUSKARA LANTZEKO WEBGUNE BATZUK

Udarako gomendatzen dizkizuegun webguneak:

DENETARIK IKASTEKO:  http://www.ikasguay.com   Ikasgai eta maila guztietarako gauzak aurki ditzakezue.

 Eta  http://lhbaliabideakeuskaraz.blogspot.com.es/p/euskara.html 





EUSKARA SAKONTZEKO:   http://ikasgela.santurtzieus.com/course/view.php?id=21&section=1
eta  http://euskaljakintza.com/aditza/

2014(e)ko apirila 15, asteartea

DISKRIMINAZIOA

Nacho Calderon-en diskriminazioari buruzko artikulu interesgarri bat:
EL LEGÍTIMO DERECHO A DISCRIMINAR

2014(e)ko martxoa 4, asteartea

BADIRA UMEAK JOLASTORDUA BUKATU BAINO LEHEN KLASERATZEKO ZAIN DAUDELA


Zenbait maisu-maistrak honela interpretatzen dute: “Ume hauek zoriontsuagoak dira gelan patioan baino”.
Errealitatearekin bat ez datorren interpretazioa da. Ume hauek “sistemak” bereganatutako umeak dira. Alienatuak dira jadanik. Baliteke pasiboak, menpekoak eta lotsatiak izatea; helduaren etengabeko gainbegiratze behar dute eta aisialdiekin zer egin ez dakiten umeak dira. Noraezean dabiltzate eta eskolaz-kanpoko ekintza batetik bestera mugitzen dira automatak bezala; horrez gain, teleikusle amorratuak dira KALEA betiko jolasgunea kendu dietelako. Indibidualtasuna, autokontzeptu eta autokonfiantza garatzeko aukera galtzen ari dira;  Bapateko jakingura ez zaie pizten eta denbora luzez ezin dira kontzentratu. Gainera eskolak bere malgutasunik ezarekin eta aintzineko metodologiak mantentzen egoera hau baimentzen eta bultzatzen du.

Egiazko interpretazioa hauxe da eta oraindik ez bagara ohartu erreflexio txiki bat egitea komeniko litzaiguke. Zintzo izanik, noski.

Eskerrak oraindik “badira umeak eskolako sirena -fabrikakoen antzera- jotzen duenean amorruz beterik klaseratzen diren”.
FSR         Castellano 

2014(e)ko otsaila 19, asteazkena

"CUERDAS"

video 

Goya saria lortu duen film labur zoragarria.


2014(e)ko urtarrila 23, osteguna

HACKSCHOOLING


Hackschooling makes me happy: Logan LaPlante at TEDxUniversityofNevada