2014(e)ko martxoa 4, asteartea

BADIRA UMEAK JOLASTORDUA BUKATU BAINO LEHEN KLASERATZEKO ZAIN DAUDELA


Zenbait maisu-maistrak honela interpretatzen dute: “Ume hauek zoriontsuagoak dira gelan patioan baino”.
Errealitatearekin bat ez datorren interpretazioa da. Ume hauek “sistemak” bereganatutako umeak dira. Alienatuak dira jadanik. Baliteke pasiboak, menpekoak eta lotsatiak izatea; helduaren etengabeko gainbegiratze behar dute eta aisialdiekin zer egin ez dakiten umeak dira. Noraezean dabiltzate eta eskolaz-kanpoko ekintza batetik bestera mugitzen dira automatak bezala; horrez gain, teleikusle amorratuak dira KALEA betiko jolasgunea kendu dietelako. Indibidualtasuna, autokontzeptu eta autokonfiantza garatzeko aukera galtzen ari dira;  Bapateko jakingura ez zaie pizten eta denbora luzez ezin dira kontzentratu. Gainera eskolak bere malgutasunik ezarekin eta aintzineko metodologiak mantentzen egoera hau baimentzen eta bultzatzen du.

Egiazko interpretazioa hauxe da eta oraindik ez bagara ohartu erreflexio txiki bat egitea komeniko litzaiguke. Zintzo izanik, noski.

Eskerrak oraindik “badira umeak eskolako sirena -fabrikakoen antzera- jotzen duenean amorruz beterik klaseratzen diren”.
FSR         Castellano